XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

eragileak, berriz, bi gurutze ezabatzea

Goiko dibujoan adierazten den bezala, bi eragileren konposatua beste eragilea da: bi gehiago idatzi eta ondoren hiru ezabatu, edota gurutze bat ezabatzea, ekintza baliokideak dira.

Konposaketa honen kasu berezia eragileen kopuruak berdinak izanik agintzen duten ekintzen norantzakoak aurkakoak direnean ematen da.

Bi gehiago idatzi eta ondoren bi ezabatu ekintza konposatuaren emaitzak hasierako egoerara eramaten gaitu eta konposaketa hau adierazteko dugun modu bakarra zero zenbakia erabiltzea da.

Zero zenbakia aurkakoak diren ekintza konposatuen emaitza da.

Hauxe da kontzeptu hau lantzeko guk ikusten dugun modu egokiena.

Ariketa hauetan azaltzen diren hiru eragileetatik konposatzeko gaiak eta emaitza, bi ematen dira eta hirugarrena eskatu.

Horrela jokatzean, egoera mekanikoetatik alde egin nahi dugu, haurra kasu bakoitzari dagokion jokabide egokiena zein den erabaki beharrean jarriz.

GAUZAK HARRIGARRIAK DIRA Lan egiteko modua: TaldekaMateriala: Balantza eta malgukia

Ariketak: Masa magnitudearen neurria nola lortzen den erakustea da hemengo honetan bilatzen ari garena.

Neurketa hau lortzeko bi tresna erabiliko ditugu: balantza eta malgukia, hain zuzen.

Balantzan, jakina denez, neurtu nahi dugun masaren neurria lortzeko balantzaren beste platertxoan baliokide bat jartzen da; baliokide hau aldez aurretik definiturik dagoen unitate batez dago osaturik.

Gure kasu honetan unitatea borragoma izango da.

Luzeraren kasuan gertatzen zenaren antzera, neurtu nahi dugun masa ekilibratzea ezinezkoa gertatuko zaigu; gehienez ere, kontsekutiboak diren bi balioen artean tartekatzea da lortuko duguna.

Masaren neurria bi balio horien artean aurkitzen den balioa da, eta egin dugun lanak hurbilpen baten esanahia du, besterik gabe.

Neurria, benetakoa, ez dago kalkulatzerik gutxiagozko eta gehiagozko neurrien bidez; tartekatzea da gehienik ere lor daitekeena.

Guzti hau, oraingoz, ikasleei kontatzerik ez badago ere, bizi arazi egin beharko zaie.

Horregatik, gutxiagozko eta gehiagozko neurriak idaztera behartuko ditugu, kontura daitezen kontaketan gertatzen ez zen zerbait ari dela hemengo honetan jasotzen.

Bigarren tresna, malgukia alegia, apur bat diferentea da.

Bertan eginak dauden marrak, tresna prestatzean unitate desberdinek sorturiko deformazioek eginak daude, eta neurria aurkitzeko nahikoa da marra horien esanahiaz jabetzea.

Irakurketa errazagoa bada ere, neurriaren esanahia ulertzea zailagoa da.